XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Hau ez da urrezkoa, burdina arruntezkoa baizik.
Gehienez ere altzeiruzkoa - esaten diot, paparrean sakatuz.
- Esku hori ere ez.
- Esku hau haragi arruntezkoa da, zuretzat hamaika urre eder ateratakoa.
- Esaten nian nik hau tranparen bat izango zela.
- Ez, jauna.
Nik ez zaitut engainatu.
Urreak engainatu zaitu.
Zeuk maiteen duzunak.
Zeure arimak.
- Zergatik egiten didak hori?
- Niretzat urrerik ez zegoela etsitzean, zer egin ez nekiela gelditu nintzen.
Hil arte bizitzea besterik ez neukan.
Orduan, buruari bueltak emanez, zutaz gogoratu nintzen.
- Madarikatua! - zoruari ostikoka.
Zergatik beti horrelakoxe uneetan gogoratu behar dute gutaz?
- Arraioa! Beste batzuek ere gogoratu al dira, ba?
- Mundua akabatzen ari zarete, mokordo pozonduok!
- Bakarra nintzela uste nuen, baina horrela zer dagokizun jakinean zaude.
- Zergatik ez haiz haragizko etorri?
- Ahaleginak egin nituen, baina ez zegoen inola ere zuregana hurreratzerik.
Orduan urrezko etortzea pentsatu nuen, esku bata eta pistola izan ezik.
- Azkenean ere hauxe! Jainko bihozgabea!
- Ez al zenuen urre erreinura joan nahi?
- Adarra jotzen gainera?
- Ez, jauna.
Lehen baietz esan duzu.
Urre erreinu hori beste munduan dago.
Nola egongo da, ba, hemen zuk topatu gabe?
- Horretan arrazoi punta bat ba duk.
- Gehiagorik ez da behar ere.
- Urre guztiak emango dizkiat.
- Zertarako dut urrerik, urrezkoa izanik? Goazen.